ZERBITZUAK

Irudia haunditzeko klik ezazu
- AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOA

Kimbako profesionalak, Hezkuntza Ildo Berriak Fundazioarekin batera, haur bakoitzaren garapenaz eta jarraipenaz arduratzen dira. Urtero, haur bakoitzaren bilakaerari buruzko informazio psikopedagogiakoa ematen da, eta beharrezko ikusten denean, estimulazio aholkuak ere ematen dira.


- ORDUTEGI MALGUA ETA EGUTEGI ZABALA


Lana eta familia bizitza uztartzea zaila dela badakigu, horregatik, Kimba haur-eskoletan ordutegi zabala eskaintzen dugu, goizeko 7.30etik 20.00etara, asteburuetan zein abuztuan.

Familia bakoitzak laneko ordutegia seme-alabak eskolan dauden garaira moldatzen du. Haurra bertan lau orduz egotea gomendatzen da, zentroan egongo den denbora hori aprobetxatzeko eta ikasgelako jardueretara eta erritmora moldatzeko. Gehienez 7 edo 8 orduz egotea aholkatzen da, kanpoan familiaren afektibitate pertsonalizatua ere jaso dezan.


- BIDEO-KAMERA ZERBITZU IRAUNKORRA


Bi Kimba zentroek segurtasunerako azken teknologiak dituzte. Kimbako ikasleen gurasoek seme-alabek egiten dituzten jarduerak ezagut ditzakete edo beste umeekiko dituzten jarrerak ikus ditzakete. Bideo-kamera sistemak ikasgela ezberdinetako irudiak eskaintzen dituzte eskola orduetan zehar. Familiek pasahitza daukate sistemara sartu ahal izateko.


- JANGELA

Dieta orekatua oso garrantzitsua da lehen urteetan. Horregatik, Kimba haur-eskolak jakien kalitateaz eta prestaketaz arduratzen dira. Enpresa batek dauka catering-zerbitzuaren ardura, eta edozein alergia edo intolerantziari aurre egiteko menu bereziak dituzte. Hilero menuaren berri ematen zaie gurasoei, hurrengo asteetako informazioa ezagut dezaten.

HARREMANETAN JARRI HARREMANETAN JARRI  Ohar legala Ohar legala  © SOCIEDAD ALAVESA DE EDUCACIÓN S.L 2008