HEZKUNTZA PROIEKTUA
- ESTIMULAZIO GOIZTIARRA
Kimba haur eskoletan 0 eta 3 urte arteko umeek erraztasunez ikasteko daukaten sortzetiko talentua estimulatzen da, garai sentsitibo eta kognitibo ezberdinak kontuan hartuta. Programa ezberdinen arabera, umeak, jaiotzen denetik, bere gaitasunak modu eraginkorrean egituratzen ditu:
1.- Bit entziklopedikoak
2.- Entzumen eta ikusmen estimulazioa
3.- Mugikortasun programa
4.- Matematika gaitasuna
5.- Irakurketa goiztiarreko programa
6.- Zentzumen estimulazioa
Ondo egituratutako eta banatutako estimulazio goiztiarreko programa 0 eta 6 urte arteko haurren seguru neurologikoaren eraikitzen duen tresna da. Gutxiago ematea edozerekin konformatzea da. Giza garunaren garapenak asmo handiko programa eskatzen du. Kontrakoa giza gaitasun errealak alde batean uztearen pareko litzateke eta, ondorioz, ate asko ixtea umeei heltzen direnerako.
- HIRUELETASUNA (ingelesa, euskara eta gaztelera)
Hizkuntzak ikasteko unerik onena 0 eta 6 urte artekoa da. Adin horretan modu errealean ikasten dituzte hizkuntzak, jolas moduan ikasten baitituzte. Kimban hiru hizkuntzatarako murgiltzea egiten dute: ingelesa, euskara eta gaztelera.
Murgiltze hori titulua duten irakasleekin egiten dute, gaitasun onekoak eta hizkuntza hezkuntza une guztietara zein eguneko behar guztietara egokitzen dutenak.
Hainbat hizkuntza goiz ikastea hizkuntza horiek bertakoek duten kalitate berarekin jasotzeko metodo bakarra dela frogatu da. Horrekin batera, entzumenari lotutako garunaren eremua osorik garatzea lortzen ari dira. Horrela, entzumenaren eremu osoa heltzen da eta etorkizunean beste hizkuntza batzuk ikasteko modua errazten da.
- FAMILIA-ESKOLA HARREMANA
Kimba haur-eskolen hezkuntza lana osagarria dela uste dugu, inoiz ez familiaren egitekoaren ordezkoa, haiek baitira seme-alaben lehen arduradun eta arduradun nagusiak. Haur-eskola familiaren jarraipena da, eta, horregatik, Kimba eskolakook gurasoak animatzen ditugu haien seme-alaben irakasleekin harreman estua izatera. Hori helburutzat hartuta, gurasoei laguntza eskaintzen die Kimbak hitzaldiekin, familia tailerrekin eta gurasoen eskolarekin.
- TEKNOLOGIA BERRIAK
Haur-eskolen helburuetako bat parte hartzeko sistemak hobetzea da, urtero haur gehiagok arrakasta izan dezaten. Horretarako, Kimbak ikasleen informazioa eta eskolen dokumentazio pedagogikoa jasotzen duen softwarea landu du, umeek eta irakasleek erabiltzeko moduan. Programa honek familiak gertuago izaten laguntzen du. Familia bakoitzak bere pasahitza izango du bere seme-alabaren informazioa jaso ahal izateko (jardueren hilabeteko plana, bilerak, ospakizunak, eskolako liburutegia,...).
- AURRERAKUNTZAK HEZKUNTZA EDUKIETAN IKASI ETA SARTU
Eskolak hezkuntzan ematen diren metodologiak eta berrikuntzak ikasten eta ikertzen aritzen dira etengabe. Berrikuntza etengabea da, eta gaur egungo hezkuntza beharretara ondoen egokitzen dira alor guztiak aztertu eta moldatu egiten dira.
- TALDE PROFESIONALA
Artapen zerbitzu ezin hobea lortzeko garrantzitsua da kontuan izatea ikasgela bakoitzean zenbat langile dauden, hezkuntza programa egoki batekin batera beti ere. Eskolek langile egokiak dituzte haien kopuruari eta prestakuntzari dagokionez. Langileen artean, irakasle-ikasketetan eta haur hezkuntzako tekniketan diplomatutakoak daude. Ikasgelatik kanpo, zuzendaritza taldea eta eskola laguntzaileak daude. Kimbak, gainera, irakasleen prestakuntza eta birziklapen etengabearen alde dago.
ZERBITZUAK
- AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOA
Kimbako profesionalak, Hezkuntza Ildo Berriak Fundazioarekin batera, haur bakoitzaren garapenaz eta jarraipenaz arduratzen dira. Urtero, haur bakoitzaren bilakaerari buruzko informazio psikopedagogiakoa ematen da, eta beharrezko ikusten denean, estimulazio aholkuak ere ematen dira.
- ORDUTEGI MALGUA ETA EGUTEGI ZABALA (urte osoa irekita)
Lana eta familia bizitza uztartzea zaila dela badakigu, horregatik, Kimba haur-eskoletan ordutegi zabala eskaintzen dugu, goizeko 7.30etik 20.00etara eta urte osoa irekita dago eskola, abuztuan ez dugu ixten.
Familia bakoitzak laneko ordutegia seme-alabak eskolan dauden garaira moldatzen du. Haurra bertan lau orduz egotea gomendatzen da, zentroan egongo den denbora hori aprobetxatzeko eta ikasgelako jardueretara eta erritmora moldatzeko. Gehienez 7 edo 8 orduz egotea aholkatzen da, kanpoan familiaren afektibitate pertsonalizatua ere jaso dezan.
- BIDEO-KAMERA ZERBITZU IRAUNKORRA
Bi Kimba zentroek segurtasunerako azken teknologiak dituzte. Kimbako ikasleen gurasoek seme-alabek egiten dituzten jarduerak ezagut ditzakete edo beste umeekiko dituzten jarrerak ikus ditzakete. Bideo-kamera sistemak ikasgela ezberdinetako irudiak eskaintzen dituzte eskola orduetan zehar. Familiek pasahitza daukate sistemara sartu ahal izateko.
- JANGELA
Dieta orekatua oso garrantzitsua da lehen urteetan. Horregatik, Kimba haur-eskolak jakien kalitateaz eta prestaketaz arduratzen dira. Enpresa batek dauka catering-zerbitzuaren ardura, eta edozein alergia edo intolerantziari aurre egiteko menu bereziak dituzte. Hilero menuaren berri ematen zaie gurasoei, hurrengo asteetako informazioa ezagut dezaten.
- KIMBA-URKIDE AKORDIOA
“KIMBA Haur Eskolak funtsezko hornitzailetzat aitortzea, ondorioz, aipatu eskoletatik etorritako ikasle guztiei URKIDE Ikastetxearen norberak hartzeko 2 puntu emango zaizkie, bertan sartzeko eskaerak barematzeko orduan. Akordio hau hiru ikasturtetan zehar (2009/10, 2010/11 eta 2011/12) egongo da indarrean, bi aldeak ados egonez gero luzatu ahal izango delarik”.
Akordio hau bi ikastetxeen hezkuntza-proiektuak kontrastatzeko eta egokitzeko hilabete batzuk elkarlanean aritu ondoren lortu da.
