FAMILIA-ESKOLA

FAMILIA-ESKOLA HARREMANA

Kimba haur-eskolek seme-alabekin arduratuta dauden gurasoei jarduera eta informazio zabala eskaintzen dizkie haien zalantzak argitzeko eta haiek ere seme-alaben heziketan laguntza izan dezaten.


- HITZALDIAK

Hezkuntza munduko aditu ezagunek irakasleei eta gurasoei bereziki baina mundu guztiari zabalik dauden hitzaldiak ematen dituzte. Hiru hilabetean behin eta gaur egungo gurasoen beharrei begira, seme-alaben hezkuntzan laguntzea helburu duten ekitaldi horiek antolatzen dira.


-FAMILIA TAILERRAK

Astean behin, gurasoak eskolara joaten dira seme-alaben materialak atontzera. Horrekin batera, seme-alabek izaten duten ingurunea hobeto ezagutzen dute eta beste familia batzuekin harremanetan izaten dira.


- GURASO ESKOLA

Hilean bitan ordubeteko saioak antolatzen dira. Familia orientatzaile batek gidatzen ditu eta gurasoen formaziorako osagarri diren kontuak jorratzen dira. Ohiturak bereganatzeari, haurtzaroko garapenari edo eskolan parte hartzeko eskola ezagutzeari buruz hitz egiten da bertan.

HARREMANETAN JARRI HARREMANETAN JARRI  Ohar legala Ohar legala  © SOCIEDAD ALAVESA DE EDUCACIÓN S.L 2008